Kimika materiaren konposizio, egitura eta propietateak, eta berauen prozesu kimikoetan zehar izandako eraldaketak aztertzen dituen zientzia da. Gaur eguneko kimika alkimiaren eboluzioaren ondorioa dela baiezta daiteke. Hainbat arlotan banatuta dago:
- Kimika analitikoa: Lagin batean dauden substantzien azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egiten du.
- Biokimika: Bizidunetan gertatzen diren erreakzio kimikoak ikertzen ditu.
- Kimika ez-organikoa: Karbonoa ez duten molekulez osatutako substantzien ikerketa eta sintesia ikertzen du.
- Kimika organikoa: Karbono katez osatutako molekulak ikertzen ditu.
- Kimika fisikoa: Erreakzio kimikoen oinarri fisikoak ikertzen ditu, bereziki ezaugarri dinamiko eta energetikoak.
- Kimika teorikoa: Erreakzio kimikoen eta atomoaren eredu teorikoak ikertzen ditu.

ieepaaa kimikasleak! zorionak zuen lan bikainagatik! irrikitan gaude berriak argitara dezazuen!
ErantzunEzabatu