·Zergatik sagarra moztean iluntzen da?
Sagarraren haragia aireko oxigenoarekin kontaktuan jartzean oxidazio prozesua ematen da, eta horregatik kolorea aldatzen da. Oxidazio prozesua honetan datza: airean dagoen oxigenoak frutaren konposatu kimikoekin erreakzionatzen du, batez ere fenolekin.Erreakzioan entzima batek parte hartzen du katalizatzaile bezala, polifenol oxidaxa (PPO), horrela oxigenoa fenolekin konbinatzen da kinonak sortzeko, eta horrela polimerizatzen dira konposatu desberdinak sortzeko kolorea aldatzen dutenak (melanina). Infekzioen kontrako mekanismoa da.
Hori bai sagar itxura ona!Ozkada bat eman ote?
ErantzunEzabatu