
Kimika ez-organikoa substantzia kimikoak, hidrokarburoak eta haien deribatuak izan ezik, eta substantzia horien propietateak eta erreakzio kimikoak aztertzen dituen kimikaren alorra. Karbonoa izan arren alor honetan sartzen diren konposatu kimiko batzuk badira, hidrokarburo ez direnak: karbono oxidoa, karburoak, karbono disulfuroa, zianuro metalikoak eta hirugarren mailako beste konposatuak, karbonilo metalikoak, fosgenoa (COCl2),
karbonato metalikoak eta abar. Kimika organikoa, aldiz, karbonoak
osatzen dituen konposatuen kimika da; karbonoa hidrogeno, sufre,
oxigeno, nitrogeno eta beste elementu gutxi batzuekin batzean eratzen
diren deribatuak aztertzen ditu. Nolanahi ere, ez da erabatekoa kimika
organikoaren eta kimika ez-organikoaren arteko bereizketa, ez talde
batekoak ez bestekoak diren gai ugari baitira, konposatu organometalikoak adibidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina